XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Kristauak edonun bear ditu adiskideak, obeto esango det, edonun dauzka bere anaiak.
- Zergatik, bada?
- Eure baserrira, eure gurasoakana, gogorik gabe etorri aizalako.
Igartzen diat: ez ago i ondo emen; eure etxe barruan atzerritarra dirudik, jazkera ta izkeragatik baño buru ta gogoagatik geiago, bada ire buru ta gogoa erdalerriko irabazian dauzkak.
- Nork eztauzka? Baño nik alderdi guztietan goratu det Euskalerria.
- Eure burua goratzeagatik, apika.
Ik eta beste askok, aoan Euskalerria, Euskalerria; biotzean norbera, norbera! Ta norbera esatean, dirua esaten diat iri.
Ezagutze aut: gaztelar ta prantzezak beratzeko gaizki esaten dek, baño aien diruagatik eure sorterria salduko eukalata nago.
- Aita!
- Bai.
Ta i bezelako euskaldunak badira makiña bat.
- Ezbeza orrelakorik esan, aita.
- Ez adi orrelakoa izan, seme.
Ana Josepak ostera, betondoa zimurtuta, betiko aserre itxuran:
- Mutil, gauza batekin natxiok arrituta.
Zer ekarri dek or, ezpain gañean?
- Orixen da galdera.
- Bibotea? Kendu izak bizar oiek ainbat lasterren, gurean eztek orrelako zikinkeririk beñere izan ta.
- Bai zera kendu! (